XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lotsaren aztarrenik gabe. Esate baterako Margarekin txalupan nagoela bularrak erakusten dizkidanekoa eta hori dena.

Egun batetan ronboekin imajinatu nuen igeritakoak ez zuen ronborik hurrengoan.

Horrela ezin daiteke.

Lotsaren aztarrenik gabe engainatzen dut neure burua. Hitzak.

Lotsa zihur asko prejuizio hutsa besterik ez litzateke izanen kasu honetan zeren neure burua engainatzen badut neronek permititzen dudalako izanen baita.

Ez naiz inozoa.

Gainera hemen asuntoa denbora pasatzea da.

Beste era batera esanda, denborari itxoitea, eta denborari edo orduari trenari bezalaxe itxoiten zaio. .

Chicle americano. Mutuaren bizikletaren barra hezurreraino sartzen zitzaidan ipurdian.

Nik ez nuen hitzik esaten eta mutuak ere ez.

Berak estazioan uzten ninduen eta mutua bizikletan ateratzen zitzaidan bila.

Gero mutuak motorra erosi zuen, baina ordurako haunditu egin nintzen edo bidea oinez ikasi nuen, edo ez zitzaidan inongo muturik bila ateratzen behintzat.

Aber nora joan naizen orain edo ea nundik natorren.

Deitaleen baso hertsian orain ere.

Gainera caramelos, chocolates, pastillas de cafe y leche.

Chicle americano, esan ohi zuen Doña Klaudianeko gorriak tren parean.

Edo toffes, chicles, caramelos. Auskalo.